XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzun zuen Benitok nolatan deitu zion bi bider, baina ez zen erantzuten ausartuko. Ez horixe!.

Zerbait geroago, entzun zuen baita ere Alzaga gazteak jotzen zuen logelako atearen zarata.

Ondoren deia, irtetzeko eskatzen ziola....

Ez zion erantzungo, hankak ezezik eskuak ere dardaraz zituen Itziar-ek. Gero, isiltasuna....

Denbora batetara eta beraren amaren ahotsa entzutean ausartu zen logelatik irtetzen eta beraiekin bat egin zuen etxeko sarrerako gela haundian.

Oraindik ere aurpegiko koloreak behintzat bere onera etorri gabe zituen eta zerbait gertatzen zitzaiola antzeman zion berehala Julenek.

- Edozeinek esango luke zuri begiratuta Itziar, mamu bat ikusi duzula.

- Ez, ez... - Gaisorik ez bazara hala ere - esan zion begiratuz etxekoandreak.

- Tira Itziar, ekarri zaiozu kafesnea etxekoandreari - agindu zion Julenek.

Artean ere barne guztiak dardaraz bazituen ere Itziar-ek, bere amaren agindua betetzeko asmoan sukalderatu zen.

Konturatu zen berehala, sua indarrean zela benetan....

Beretzat bait zituen harturik Benitoren galtza eta alkandorea....

Ilunabarrean, nagusia eta etxekoandrea oheratu ondoren izan zuten ama-alabak elkarrekin hitzegiteko nahiko denbora.

Gau hartan, Itziar-i ezezik Juleneri ere, asko kostatu zitzaion lo hartzea eta oraindik zailago egingo zitzaion etxeko sarrerako ate haundiaren zarata entzun zuen unetik.

Etxeratua zen zirudienez Alzaga gaztea eta beldur zen.

Entzumena erne zuela egon zen une batetan, baina isiltasuna zen etxe osoan nagusi.

Baina, zergatik egon behar zuen zain, nagusiaren semeak zerbait esateko gogoa bazuen berari?.

Jeiki zen gehiegi pentsatzen egon gabe (...).